

ENPRESA SORKETA
ENPRESA FINANTZAKETA
ENPRESA NAZIOARTEKOTZEA
• Misioa
• Produkzio eta komertzial ezarpenak
• Nazioarteko I+G+B proiektuak
• Nazioarteko lizitazioak
• Balio erantsia eta desberdintzea



Nazioartekotze prozesuetan zailtasun handiak aurki daitezke, honako faktoreak direla medio;
• Egitasmoaren azterketa eta garapena: Beste edozein erabaki hartu baino lehenago, nazioartekotze prozesuarengan eragina duen gai asko aztertu beharra dago (legedia, finantzaketa, logistika, merkatua, interkulturalitatea).
• Jarduera: Egitasmoa abian jartzeko, ezinbestekoa izaten de laguntzaile sare bat osatzea gai askotarako (higiezinak, pertsonal aukeraketa, aholkularitza etab.) Horrezaz gain, egitasmo batzuek, tokian-tokiko bazkideen beharra ere izaten dute.
• Egitasmoaren finantzaketa: Beste alde batetik, finantzaketa iturriak bilatu beharra ere badago, bai jatorrizko merkatuan, baita aukeratutakoan ere. Kasu bietan, dirulaguntzak eta lehentasunezko finantzaketa dira aurretiaz lortu beharreko baliabideak, ohiko finantzaketa iturriak alde batera utzi barik eta denak koordinatuz.
Hau guztia kontuan hartuz, kailash-en kontsultoria zerbitzu osoa eskaintzen dugu, bai jatorrian baita helburuan ere, nazioartekotze protokoloa eta finantzaketa ezin-hobea koordinatuz, dirulaguntza eta lehentasunezko finantzaketan arreta berezia jarriz.